top of page

ESTREINALDIA

CARTEL ESTRENO CABALLO BALNCO DEf.jpg

Ekitaldi hau estreinadi bat baino gehiago izatea nahi dugu eta horregatik Josefina Lambertori omenaldi xume bat egingo diogu. Dokumentalaren proiekzioaren aurretik eta Omenaldi xume honi hasiera emateko Iruña Taldekoak diren Haizea Unanua dantzariak eta Igor Martinez txistulariak ohorezko aurreskua dantzatuko diote eta ondoren lore sorta eskeiniko diote Josefinari. Dantzarien ondoren Nafarroako LEIZEAK taldeko kideek zuzenean MARAVILLAS abestia eskeiniko digute. Eta Omenaldi honi bukaera emateko FERMIN BALENTZIA abeslariaren eskutik, zuzenean MARAVILLAS abestiarekin gozatzeko akera izango dugu. Behin omenaldi xume eta txiki hau bukatuta, 50 minutuko FLORECICA dokumentalaren proiekzioari ekingo diogu.

Plazak mugatuak izango dira eta segurtasun neurriak zein distantziak errespatuko dira. Gainera maskarillaren erabilera derrigorrezkoa izango da.

 

DOKUMENTALAREN PRENTSARAKO PASE PRIBATUA

Egun horretan bertan baina goizeko 11:00etatik aurrera “Meson del Caballo Blanco”ko barrukaldean prentsarentzako FLORECICA dokumentalaren pase pribatu bat eginen dugu. Honetan ere Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal, FLORECICA dokumentalaren zuzendarien presentziarekin kontatuko dugu eta, aldi berean ere dantzaria, txistularia, arratsaldean abestuko duten taldeena eta dokumental hunkigarri honetako protagonista den Josefina Lambertoren presentziarekin kontatuko dugu ere. Hauek prentsaren galderei erantzuteko, argazkiak egiteko zein filmatuak izateko pres izango dira.

PASE HONETARAKO KONFIRMAZIOA ESKATZEN DIZUEGU segunsurja@gmail.com POSTA ELEKTRONIKOAREN BITARTEZ IRAILAK 15A, ASTEARTEA BAINO LEHEN.

 

Azkenik eskerrak eman nahiko genizkieke “Meson del Caballo Blanco”, eta “Meson de la Nabarreria”ri proieku eta omenaldi-estreinaldi honetan izan duten inplikazioarengatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu ere LEIZEAK taldeari, Fermin Balentziari, Haizea Unanuari, Igor Martinezi, KRABELIN lore dendari, AMETSAK PRODUKZIOAK, ENS VEIEM DEMÀ eta LUR SOINU SISTEMAK enpresari Omenaldi-estreinaldi honekiko beren inplikazioagatik, asistentziagatik eta partehartzeagatik. Haiek gabe ezin izango genuko ekitaldi hau burutu.

LOGOSULT copia.png
bottom of page